Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:30ean

'Gaztea Box' saioko hiru gidariak, gaur, 'Gure Kasa'n

EiTB

Irratian lankide dituzten Ibon Fernandez, Ainhoa Etxebarria eta Alain Perez esatariekin mintzatuko dira Telleria anaiak.

  • Ibon Fernandez, Alain Perez eta Ainhoa Etxebarriaren artxiboko irudia

    'Gaztea Box' saioko hiru gidariak, astelehenean, 'Gure Kasa'n

Gaztea irratiko saltsa eta zalaparta 'Gure Kasa'ra eramango dute gaur Ibon Fernandez, Ainhoa Etxebarria eta Alain Perez esatariek. Irratiko sekretuak kontatuko dituzte, euren saioaren arrakastaren giltza zein den azalduko dute, eta azken urteetan bizi izan dituzten unerik xelebreenak oroituko dituzte, ohikoa duten umore onarekin.

Telleria anaiek boxkaraokea egitea proposatuko diete, eta, Zuriñerekin batera, abeslaririk onena zein den erakutsi beharko dute mikrofono aurrean. Nahiara Gagok, berriz, artxiboa astinduko du, eta gonbidatuen sekretuak agertuko ditu, inork espero ez dituenak.

Isma Pereirak ezagutza-jolasean jarriko ditu hiru irrati-esatariak, eta Jon Gotzon Aldaparenak Dagoenean bon-bon atala egingo du. Ea nola ateratzen diren Jongik sortuko dizkien estutasunetatik.

Asisko Urmenetak bere errotuladoreekin sartuko da platora, eta, bere begirada zorrotzarekin, hiru irrati-esatarien karikaturarik xelebreenak egingo ditu.

Azkenik, bezperan Lekeition ospatutako Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaiaren berri ekarriko digu Iban Garciak.

'Gure Kasa' 21:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.