Gure Kasa
21:15ean
Bera Bera eskubaloi taldea, gaur, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Uxue Ezkurdia, Estitxu Berasategi, Alba Menendez eta Esther Arrojeria hartuko dituzte Telleria anaiek.
-
Super Amara Bera Bera. Argazkia: EFE
Bera Bera eskubaloi taldeko lau jokalari izango dira astelehenean 'Gure Kasa' saioan: Uxue Ezkurdia, Estitxu Berasategi, Alba Menendez eta Esther Arrojeria.
Bera Bera eskubaloi taldeak bost Liga, Erreginaren sei Kopa eta Espainiako zazpi Superkopa irabazi ditu, gehienak azken hamarkada loriatsuan. 2018-2019 denboraldian lortutakoak bereziki aipagarriak dira. Izan ere, denboraldi honetan Erreginaren Kopa eta Espainiako Superkopa irabazi dituzte. Tamalez, azken-aurreko jardunaldian Liga irabazteko aukera galdu zuten, baina horrek ez du batere belztu egindako denboraldi bikaina.
Orain, merezitako atsedena hartuko dute jokalariek, eta 'Gure Kasa'ra etorriko dira, Telleria anaien galderei erantzutera, jolastera eta ongi pasatzera.
Iban Garcia Donostiako Kontxako hondartzara joan da, eta hondarretan irudiak egiten aritu da. Iñigo Vicensek 'fit camp' berezia egingo du Donostiako piraguistekin, eta platoan kirol ariketak egiten jarriko ditu gonbidatuak, Zuriñe eta Telleria anaiak.
Isma Pereirak jolasean jarriko ditu lau gonbidatuak, eta Jon Garate erreportariak herritarrik bitxienen momenturik surrealistenak ekarriko ditu bere erreportajean.
Nahiara Gagok artxiboa astinduko du, eta Uxue, Estitxu, Alba eta Estherren sekretuak agertuko ditu, inork espero ez dituenak.
Egunero bezala, 'galdera marroia' egingo diete gonbidatuei. Izerdi hotza botako ote dute gonbidatuek galdera horri erantzuteko?
'Gure Kasa' 21:15etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.