Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etan

Itziar Mendizabal ballet dantzaria, gaurko 'Gure Kasa'n

EiTB

Itziarren ibilbide profesionala errepasatuko dute eta aurrerantzean dituen proiektuen inguruan arituko dira.

  • Itziar Mendizabal dantzaria oholtza gainean

    Itziar Mendizabal dantzaria oholtza gainean. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Urte berria dantzan hasiko dute 'Gure Kasa'n: Itziar Mendizabal ballet dantzari hondarribiarra izango da osteguneko gonbidatua. Victor Ullate balletean hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta geroztik aurrera, hamaika herrialdetan jardun du dantzan. Itziarren ibilbide profesionala errepasatuko dute osteguneko saioan, eta aurrerantzean dituen proiektuen inguruan ere hitz egingo dute.

Halaber, bi kolaboratzaile egongo dira platoan. Leire Olaberriak Itziar Mendizabalen ama ezagutzeko aukera izan du, eta haren alabaren inguruan sakon hitz egin dute. Joseba Beloki, berriz, beste aspaldiko baten bila joango da; Igor Astarloa txirrindulari ohia, hain zuzen ere. Bukatzeko, doinu kaxa atalean, Itziar Mendizabalen hiru kantu kuttunenak ezagutuko dituzte. Jon Garate, berriz, Donostiara joango da, euskaldunok balletaz zer dakigun ikertzera.

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.