Itxi

Harian

22:45ean

Araba Euskaraz festarekin bat egingo du 'Harian'ek gaur gauean

A.H.

EITB

Oihane Mateos Amurriora joango da, bertan ospatuko baita Arabako Ikastolen jaialdiaren 33. edizioa.

Guar gauean, Arabako ikastolen aldeko jaia Amurrion ospatuko da laugarren aldiz. Dagoeneko dena prest dago, eta 'Harian' taldekoak bertara gerturatuko dira bertko giroa jasotzera.

Aurtengoa 33. edizioa da Mihian kili-kili euskaraz ibili goiburuarekin. Ibilbideak bi kilometro ditu, eta lau zatitan banatuta dago. Zati guztietan ume zein helduentzako ekitaldiak antolatu dira.

Oihane Mateos Amurriora joango da auzokideak eta ikastola bera ezagutzera

'Harian' gaur izango da ikusgai gaueko 22:45ean, ETB1en.