Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

23:30ean

Euskal pertsonaien bilduma berria, gaurko 'Herri People' saioan

A.H.

EITB

Irun, Orio, Ondarroa, Irissari eta Eibarren izango da Ibon Gaztañazpi, bertako pertsonaia ezagunenekin solasean.

  • Ibon Gaztañazpi. Argazkia: EiTB

    Ibon Gaztañazpi. Argazkia: EiTB

Gaur gauean euskal pertsonaien bilduma berria ikusiko dugu 'Herri People' saioan. Ibon Gaztañazpik Irun bisitatuko du lehenengo, eta horren ezagunak diren Alberdi makilak egiten dituzten tailerrera sartuko da. Bertan, Iñaki Alberdik eta semeak nola egiten duten lan ikusiko du.

Oriora joango dira jarraian, Casilda Garateren bizitzaren istorioak ezagutzera. 82 urteko oriotar peto-peto honek hainbat istorio kontatuko ditu, zein baino zein interesgarriagoa.

Ondarroan ezaguna den Elaxar Lersundi ehorzlearekin ere izango da Ibon Gaztañazpi. Nolakoa da pertsona hauen lana? Elaxar moduko pertsona alaiaren eskutik ezagutuko dute lanbide hau.

Gâteau basque (euskal pastela) postre ezaguna Behe Nafarroako Irissari herrian nola egiten den ikasiko dute 'Herri People' saioan, Juan Minondoren errezeta jarraituz.

Amaitzeko, Iparraldetik Eibarrera, idi-probetan ibiltzen den Josu Oñaederra gaztea eta, nola ez, horren idiak ezagutuko ditu Ibon Gaztañazpik.

'Herri People' gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en.