Herri People
23:15ean
Tximist espedizioa gogoan, gaur gaueko 'Herri People' saioan
EITB
Horrez gain, surf egitera joango da Ibon Gaztañazpi Oriora.
Gaur gauean, Ibon Gaztañazpik pertsonaia eta istorio berriak eskainiko ditu 'Herri People' saioan. Besteak beste, Tximist espedizioa gogora ekarriko du, Himalayan aurreneko aldiz izan zen euskaldunetariko batekin, eta horrez gain, taula hartu eta olatuak hartzera joango da, oriotar surflariaren gidaritzapean.
Bestalde, 1940ko txirrindulari ohia bisitatu du saioak Lekeition, eta Lekunberrira joango dira, eltze askotako burruntzalia bertan ezagutuko dutelako.
Amaitzeko, ilunpetan bizi den ikaslearen egunerokotasuna ezagutu du Ibon Gaztañazpik.
'Herri People' gaur emitituko da 23:15etik aurrea ETB1en.