Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

23.15ean

Txinan angulak saltzen, gaurko 'Herri People' saioan

A.E

EiTB

Bost euskal herritarren istorio berri ekarriko ditu Ibon Gaztañazpik.

0:09

Euskal herritarren gaineko bost istorio dakartza, gaur gauean, 'Herri People' saioak. 23:15ean hasita. Txinan angulak merkaturatu zituen aurreneko euskaldunarekin izango dira lehenik. Azpeitiko Berastegi baserrira joko dute hurrena, arkumeak jaiotzen ikusteko.

Animalia kontuekin jarraituz, usoak hazi eta hezteko afizioa duten zumaiar birekin solastatu dira. Ondoren, Donostiako AntiguaOTARRAK Kontsumo Taldearen egunerokoa ezagutu dugu, eta Mungiako talogilerik ezagunenak etxean hartu gaitu azkenik.