Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

23:15ean, ETB1en

Euskal Herrian barna, gaur gauean, 'Herri People' saioan

A.E.

EiTB

Lauroetan, Berangon, Zumaian eta Lesakan denetariko istorioak bilduko ditu Ibon Gaztañazpik.

Berangon hasiko da aste honetan 'Herri People' saioa. Bertan, arte adierazpen ugari bere egiten dituen Fernando Botanz artistarekin bilduko da Ibon Gaztañazpi. Musikaria, dantzaria, margolaria eta oro har edertasunaren maitalea da bera. Ondoren, Lauroetako abeltzain batek shetland eta mini shetland arrazako ponien bitxikeriak kontatu dizkio Iboni.

Bestetik, Esther Kruz Espainiako eskalada txapeldunarekin izango da, Zumaiako rokodromoan. Murtzian jaio zen orain 40 urte, baina euskal eskalatzaile bat ezagutu eta hona etortzea erabaki zuen. Egun, eskaladako monitore gisa jarduten da.

Lesakako Kasino Ostatuko Josefina Sagardiaren patata-tortilla ezaguna da bere goxotasunagatik. Tortilla horren sekretua eta beste hainbat kontu ezagutuko dituzte.

'Herri People' gaur izango da ikusgai, 23:15ean, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista