Herri People
Gaur, 23:15ean
Bermeoko Kate Sarea eta Mixel Aire, besteak beste, 'Herri People'n
A.E.
EiTB
Ana Mari Larrea 87 urteko ikaztegietarrarekin eta Amaiur Alfaro belaontziko lemazainarekin ere egongo da Ibon Gaztañazpi.
-
Ibon Gaztañazpi
Gaur, Bermeon, Kate Sarea elkartea ezagutuko dute 'Herri People' saioan, Miren Lur Santiagoren eskutik. Bertan, krisia dela-eta egoera larrian dauden familiei laguntza ematen die; janaria eta arropak banatuz, batik bat.
Gaztañazpi Ana Mari Larrea 87 urteko ikaztegietarrarekin ere egongo da. 17 seme-alabetan 14.a izan zen Ana Mari. Bere amaren historia kontatzen du Oriarko krabeliña liburuan. Bertan, gerrako istorioak eta 17 seme-alaba aurrera ateratzeko egindakoen berri ematen du.
Amaiur Alfaro, hirugarren istorioaren protagonista, belaontzien lemazaina da. Belaontzi lehiaketetan parte hartu du, eta haietan bizitako esperientziak kontatuko dizkigu. Amaiur eta Ibon itsaso zabalera aterako dira Zurekin belaontzian.
Amaitzeko, Urepelen, Mixel Aire artzain eta bertsolariarekin solasean aritu da Ibon. Erretreta hartu berri badu ere, artzain lanetan ibili da Mixel mutil koskorra zenetik, eta bizitako pasadizoak kontatuko ditu. Fernando Aire Xalbador handiaren semeak aitari buruzko istorioak ere kontatuko ditu.
'Herri People' gaur gauean izango da ikusgai, 23:15ean, ETB1en.
TB1en.