Herri People
Astelehenean
Txerria eta txerrikiak hizpide, 'Herri People' saioan
A.A.
EiTB
Ibon Gaztañazpi Arruitzen dagoen abeltegi batera eta Ormaiztegiko Deba familiaren hestebete enpresara joango da bisitan.
Txerria eta txerrikiak izango dituzte hizpide 'Herri People' saioan. Arruitzen abeltegi bat bisitatuko dute, urdaiazpiko hezurra nola kentzen den erakutsiko dute, Deba familiarekin odolkiak egiten ikasiko dute eta Bermeoko Almiketsu erretegian sartenekoa dastatuko dute.
Arruitzera (Nafarroara) joko dute aurrena. Jose Inaxio Jauregik euskal txerri arrazako urdeak hazten ditu 'Maskarada' izendapenean. Arruitzeko abeltegian 450 buru ditu eta beste hainbeste txerrikume Oronotzeko ikuluetan. Nola hazten diren eta haien haragiekin jakiak nola prestatzen diren erakutsiko dute.
Ondotik, Paulino Ibargoien telebistako aurpegi ezagunarekin izango dira. Txiste kontalari fina izateaz gain, urdaiazpikoei hezurra kentzen ere artista da usurbildarra.
Odolkiak egitearen sekretua kontatuko dizkio Ibon Gaztañazpiri Jesus Mari Debak eta haren familiak. Mende laurden daramate odolkiak, buzkantza eta mondejoak esklusiboki egiten. Odolkiak nola egiten dituzten erakusteaz gain, jaki goxo hori dastatzeko modurik onena zein den esango die.
Saioa borobiltzeko, sartenekoa dastatuko dute Bermeoko Almiketxu erretegian. Jabier Hormaetxea hogei urtez Ameriketan pilotaria izan ondotik, 1994an jokatzeari utzi eta sukaldari amantala jantzi zuen.
'Herri People', gaur gauean, 23:15ean, izango da ikusgai ETB1en.
n.