Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

23:15ean

Animaliak zaintzen dituztenekin, gaur gaueko 'Herri People' saioan

A.E.

EiTB

Antzinako istorioak ere kontatuko dituzte saio honetan Ibon Gaztañazpiren solaskideek.

  • Ibon Gaztañazpi

    Ibon Gaztañazpi

Animaliekin lan egiten duten bi pertsona eta antzinako istorioak kontatzen dizkiguten beste bi edukiko dituzte 'Herri People' saioan gaur gauean.

Urko Torre falkoneroarekin egongo dira. Hegazti harrapariak erabiltzen ditu izurriteak ekiditeko (aireportu inguruetan ibiltzen diren hegaztiak uxatzen ditu hegazkinek istripurik eduki ez dezaten, eta herri kaskoetan zein zabortegietan pilatzen diren uso eta kaioak kontrolpean izaten dituzte, horiek sor ditzaketen gaixotasunak ekiditeko) eta ingurugiroarekiko errespetua bultzatzeko hitzaldiak emateko.

Florentino Goiburu Pasaian jaio zen orain 74 urte. Mutil koskorra zela hasi zen lanean, eta hamaika zereginetan jardun da: Pasaiako portuan barkuak deskargatzen, galdaragile bezala, Luzuriaga ontziolan... Urte askoz, sare konpontzailea ere izan zen. Garai hartako istorioak kontatuko dizkigu, baita arraunlari izan zenekoa ere.

Estanis Urdanpilleta oiartzuarra da, eta, egun erretiratuta dagoen arren, arotza izan da urte askoan. Orain 30 urte, Euskal Herriko tresnak biltzen hasi zen baserriz baserri. Biltzen joan ahala, barruko harrak kosk egin eta baserrietan ez ezik azoketan ere tresnak biltzeari ekin zion.

Iñaki Markinezek Txapeldun trebatze zentroa sortu zuen orain 16 urte zakurrak hezteko. Obedientzia ikastaroak ematen ditu Iñakik, jabeak txakurra kontrolatzen jakin dezan. Mondioring txapelketetan parte hartzen duten zakurrak eta jabeak ere entrenatzen ditu. Mondioring txapelketetan eraso eta defentsa ariketak egin behar izaten dituzte parte-hartzaileek, obedientzia ariketez gain. Horien erakustaldia egingo digu Iñakik 'Herri People'n.

'Herri People', 23:15ean, ETB1en.

rong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista