Herri People
22:15ean, ETB1en
Apustuen inguruko erreportaje bat, gaur, 'Herri People' saioan
A.E./EiTB
Ibon Gaztañazpiren eskutik, beste behin, euskal pertsonaien bilduma osatzea du helburu erreportaje saio honek, ogibide ezberdinetan aritzen diren herritarren istorioak ezagutzera emanez.
-
Ibon Gaztañazpi
Gaurtik aurrera, 'Herri People' saioaren sorta berria eskainiko du ETBk, Ibon Gaztañazpirekin. Beste behin, euskal pertsonaien bilduma osatzea du helburu du erreportaje saio honek, ogibide ezberdinetan aritzen diren herritarren istorioak ezagutzera emanez.
'Herri People' saioaren bolada honetako lehen atalean apustuen inguruan arituko dira, euskal herritarron bizitzaren parte den horretaz. Horretarako, joko mundu honetako hainbat pertsonaia bisitatuko dituzte 'Herri People'n, Ibon Gaztañazpiren eskutik. Hainbat kiroletan dabiltzan kirolari ezagunekin egongo da; Mikel Mindegia, Iñaki Perurena, Aimar Olaizola, Joxe Mari Olasagasti eta Arria II.arekin, hain zuzen. Kirolariak ez ezik, artekariak ere elkarrizketatuko ditu, horien lana eta nondik norakoak ezagutzeko. Halaber, frontoi batera eta probaleku batera joango da Ibon, apustuak egiteko asmoz. Asteazken honetako saioan ikusiko ditugu xehetasun guztiak, eta baita apustuetan nola moldatu den ere.
Datorren asteko saioa, urtarrilaren 20koa, Donostiako danborradaren ingurukoa izango da. Barru-barrutik biziko du 'Herri People' saioko lantaldeak danborrada, elkarte batzuekin eta partaide askorekin.
Halaber, hurrengo asteetarako jorratuko dituzten gaien artean, Euskal Herriko inauterien inguruko atala izango da. Inauteri tradizionalenetatik hasi eta modernoagoak direnak ere erakutsiko dituzte. Horrez gain, laster estreinatuko den 'Eskamak Kentzen' telesailaren aurkezpenari lotuta, emakume arrantzaleekin zein itsaso munduarekin nolabaiteko lotura berezia izan dutenekin saio bat egingo dute, beraien bizitzak ezagutzera emanez.
'Herri People' saioa saskibaloiaren ondoren, 22:15ean, izango da ikusgai da gaur.