Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

21:30ean

Amezketan izango da, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi'

EITB

Fernando Amezketarraren sorterrian, hainbat bitxikeri ezagutuko dituzte Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik.

0:32

Aste honetan, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Gipuzkoako Amezketa herria bisitatuko dute. Amezketak, Fernando Amezketarraren sorterria izateaz gain, baditu hamaika berezitasun eta horien lekuko izango dira gure bi aurkezleak.

Pagadik eliza barruan hildakoen hezurrak deskubrituko ditu. Ondoren, Aralareko paraje elurtuetan barrena ibiliko da bertako meategietara iritsi nahian eta herrira bueltan, Martinen etxe berezira bisita egingo du. Zortzi urteko Joanes txoferrarekin quad-ean ibiliko da, eta, azkenik, Fernando Amezketarraren oinordekoa ezagutuko du.

Amezketa herri txikia izan arren, paper fabrika handia du, urtetan aberastasuna eman dio herriari eta bertako langile ohiekin hitz egingo du Zuhaitzek. Hala ere, herriko industria ez ezik, nekazal mundua ere ezagutuko du, Amezketako artzain belaunaldi desberdinak elkarrizketatuz: herriko azken artzain morroia alde batetik eta bestetik, artzain txakurrak trebatzeko antzarekin ibiltzen den 16 urteko artzain gaztea. Amezketako txupito bereziak ere dastatuko ditu eta bizikletan atzeraka ibiltzen den txirrindularia ezagutuko du. Saioaren amaieran, elkarrekin apustu berezia egingo dute txirrindulariak eta Zuhaitzek.

'Herri Txiki, Infernu handi' gaur emitituko da, 21:30etik aurrera, ETB1en.

strong>