Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Asteasun izango da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi'

EITB

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Asteasuko herritarrekin egongo dira eta herriak duen apustu zaletasun handia ezagutuko dute.

0:18

Aste honetan, Zuhaitzek eta Pagadik Asteasu herria eta bertako herritarrak ezagutzera hurbilduko dira 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Apustu zaletasun handia duen herria da Asteasu, eta asteasuarrak tranpazulo ezizenarekin dira ezagunak.

Pagadik herriko harakina ezagutuko du, baita bere baserrian makina bat objektu zaharrekin osatutako bilduma zoragarria duen gizon bat ere. Egunero 10 kilometroko ibilaldia egiten duen gizon osasuntsu batekin solastatuko da, gizon horrek 1979an Behobia lasterketa irabazi zuen. Elizmendi auzora ere hurbilduko da, herriko eliza kokaleku duen auzora. Herritar batek elizaren teilatuan dagoen gargolaren istorioa kontatuko dio Pagadiri. Egunaren amaieran, Pagadik desafio bitxi bat proposatuko dio asteasuar gazte bati.

Zuhaitzek Asteasuko aguazila ezagutuko du, eta lagundu egingo dio eliza ingurua garbitzen. Kafesne baten bueltan, 90 urteko emakume jator batek gomendio bitxiak emango dizkio Zuhaitzi bikote bizitzaren inguruan. Segak egiten eta zorrozten dituen asteasuar batekin ere egongo da, eta baita bere artaldeko ardi guztiak bereizten dakien baserritar bikote jator batekin ere. Zelai garaietako bidexketatik barrena dabilela, behelainoak harrapatu eta beste baserritar lasai batek bide egokia erakutsiko dio Zuhaitzi. Laino artean, zaldien gainean western modalitatea praktikatzen duten aita-semea ezagutu eta zaldi gainean amaituko du eguna Zuhaitzek.

'Herri Txiki, Infernu Handigaur emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista