Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Saran izango da, gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa

EITB

Zuhaitz eta Pagadi Iparraldera abiatuko dira Sarako herritarrak ezagutzera.

0:20

Igande honetan Hegoaldeko mugak gainditu eta Iparraldera egingo dute txangoa Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik. Sarako herritarrak ezagutzera gerturatuko dira Lapurdira.

Pagadik gertutik ezagutuko du sareen bidez egiten den uso ehiza, Saran ohitura handikoa den ehiza mota. Zalditegi handia eta zaldi ederrak dituen saratar bat ere ezagutuko du, eta zaldiak toki batetik bestera elkarrekin eta ihes egin ez dezaten nola elkar lotzen dituen erakutsiko dio Pagadiri. Saran zoologiko polit bat ere bada, animali txundigarriz betea. Pagadik bisita egingo du zoologikoan eta bertako zaintzailearekin gauza asko deskubrituko du. Bigarren gerra mundialeko hainbat pasadizo ere ikertuko ditu Pagadik Saran. Esaterako, Victor Iturria heroi saratarraren istorioa eta kontrabandoan ibiltzen zen emakume baten pasadizo bitxiak.

Zuhaitzek, Sara eta Etxalar arteko mugan dagoen harrizko mahai zahar baten inguruan hasiko du eguna, Sarako fisikari batekin berbetan. Harrizko mahaiaren historia eta beste hainbat kontu esango dizkio. Bere garaian, osteopata lanetan kirolari askorekin aritu zen gizon batekin solastuko da ondoren, eta sagarrondo piloa dituen baserritar familia batekin sagarrak biltzen eta haien sagardoa dastatzen arituko da. Pastis baten inguruan, eta etxe dotore bateko saloian lasai-lasai eserita, beste saratar batek gerra garaiko pasadizo hunkigarriak kontatuko dizkio Zuhaitzi.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.