Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Betelutarrak, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EiTB

Nafarroako herri txiki honetako auzokideak atal honetako protagonistak izango dira.

0:23
Mikel Pagadi Betelun ura edaten

Gaur, urriak 11, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak Nafarroako Betelutik egingo du osteratxoa, 22:00etatik aurrera. Ipar-mendebalean Gipuzkoako mugarekin ia bat egiten duen Nafarroako herria da Betelu.

Mikel Pagadik Beteluko ura dastatu eta haren onurak ezagutzeko aukera izango du Feliziano Buldain auzokidearekin. Buldain ur fabrikako langilea izan zen eta bainuetxeko garaiak ongi gogoratzen ditu. Herriaren berri Mirentxu Eskamendik emango dio, eta Indiano Etxea, herriko armarria eta sorginak izango dituzte hizpide. Bestalde, bertako mekanikaria ezagutu eta lanean jarriko da Pagadi. Xabi Sotilek kotxe tailerra du eta ez du atsedenerako tarterik izaten; hala ere, purua ahoan, ez du umorea galtzen. Azkenik, Iker Estanga eta Aitor Arteagarekin egingo du topo. Lan tresnak eskuan beharrera bidean doazela pentsatuko du Pagadik, baina benetan aitzur tiraketa egitera doaz. 

Bestalde, Zuhaitz Gurrutxagak Maria Angeles Urrizalkirekin hasiko du goiza. Maria Angelesek goizero paseoa egiten du etxe aurrean: aurrera eta atzera. Ordubeteko ibilaldia egin ostean, batera gosaldu eta egunkarira albiste bat bidaliko dute. Ondoren, Antxon Arrizubieta topatuko du. Arrizubieta bizikletan ibiltzen da alde batetik bestera, eta esne bila ere halaxe joaten da: esku batean marmita eramaten du eta bestearekin gidatu egiten du. Zuhaitzek lagunduko dio etxera bidean. Bata bizikletan joango da; bestea, berriz, korrika. Ondoren, Lontxo Otamendirekin indarberrituko da Zuhaitz. Lontxo taxista da eta Mexikoko youtuber baten jarraitzailea da: 'Villalobos Fit'. Bideo horiei esker, elikadura ohiturak aldatu eta pisua galdu du. Aldaketak aldaketa, tripakiak prestatuko dizkio Zuhaitzi. Bukatzeko, Juan Manuel Garmendia herriko okinak eta Zuhaitzek ogi banaketa egingo dute, modu berezi batean.

Historia horiek eta gehiago, gaur izango dira ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, "Herri txiki, Infernu Handi" saioan.