Herri txiki, Infernu Handi
22:00etan
Morga, gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan
EITB Media
22:00etatik aurrera, Zuhaitzek eta Pagadik Busturialdeko herria ezagutuko dute bertako bizilagunen eskutik.
Bizkaiko Morga herrian izango da "Herri Txiki, Infernua Handi" saioa. Moises Abaunzak Morgako aguazilak egingo dio ongi-etorria Pagadiri. Urteak daramatza lan hori betetzen eta ongi ezagutzen du herria. Gizon umoretsua da, baina badu estrategia bat serio itxura edukitzeko: bibotea. Pagadik beste Moises bat ere ezagutuko du, Martin Uribek duen 200 kilotik gorako txerria, alegia. Uriberen aburuz, txerriak eta oiloak dira baserrian usain txarrena dutenak. Horregatik Pagadik eta biek txerria garbitu eta lurrindu egingo dute. Ondoren, Juanjo topatuko du, garajean lanean, rantxera bat entzuten eta txapel mexikarra soinean duela. Juanjo Poli jatetxeko zerbitzaria da eta herritarrak imitatzeko talentua du. Garajean bertan egingo dio bere showa Pagadiri. Azkenik, Morgako leku lasaienetarikoa ezagutuko du aurkezleak. Oskar Bastidak domo bat du etxean; iglu itxurako negutegi moduko bat. Bertan etzan eta pultsazioak nola baretzen diren neurtuko dute, baina baita gorputza martxan jarri ere. Oskar dantza irakaslea da eta saltsa dantzatzen bukatuko du Pagadik Morgako bisita.
Zuhaitzek, bere aldetik, Meakaur auzoan hasiko du eguna, bertakoa baita Kirina emakume alai eta eskuzabala; parez-pare irekiko dizkio bere etxeko ateak gure aurkezleari. Guardia Zibilekin izandako anekdota bat kontatuko dio Zuhaitzi. 86 urteko emakumea sasoian dago eta arin mugituko dituzte biek hankak trikitiaren erritmoan. Ondoren, Poli jatetxeko sukaldera arte iritsiko da Zuhaitz. Ana Uribe bertako jabea da eta kozinatzen eta dantzan topatuko du aurkezleak. Bego, Anaren ama, ere egunero-egunero egoten da bertako sukaldean. Amaitzeko, ezin tripazorriak baretu gabe alde egin eta Zuhaitzek mundu osoko bakailaorik onena probatzeko aukera izango du. Benitori lanean lagundu ostean izango da hori.
"Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren atal berria, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.