Herri txiki, Infernu Handi
22:00etan
Dulantzi, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi"n
EITB Media
Gari alkatea, Patricia aguazila, Oier errekortaria, kinboxingeko klaseak ematen dituen Borja eta Marisa korrikalaria ezagutuko dituzte, besteak beste, Zuhaitzek eta Pagadik.
Zuhaitzek eta Pagadik Arabako Lautadan kokatuta dagoen Dulantzi herria bisitatuko dute gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.
Pagadik Gari alkatearekin topo egingo du eta herriaren berri emango dio. Bi herrik osatzen dute udalerria, Dulantzik eta Egiletak. Kolono deitzen diete kanpotik etorritakoei eta herritarrek ero fama dutela ere azalduko dio. Patricia, herriko aguazila da. Herritar guztiek ezagutzen dute bera, eta baita berak haiek ere. Herrira iritsi zeneko anekdota kontatuko dio eta baita duen lan berezi baten berri eman. Izaskunekin kalean topo egingo du Pagadik. Herritarren ero fama hori konfirmatuko dio eta baita bertako edaria den "Vaca Verde" probatzeko eman. Txirringa berezi batekin doala Oier topatuko du. Errekortaria da bera, baina ez edonolakoa, bera bakarrik aritzen den modalitate bat erakutsiko dio.
Zuhaitzek, berriz, Armando ezagutuko du. 86 urte ditu Armandok, eta bertakoa da. Jubilatu ondoren ikasi zuen euskaraz hitz egiten. 86 urte eta sasoiko dago, eguneroko bere ohiturak azalduko dizkio. Sukaldaria da Alejandro, eta kroketak dira bere espezialitatea. 190 zapore ezberdinetako kroketak egiten ditu eta horietako berezi batzuk kozinatuko ditu Zuhaitzekin. Kinboxingeko klaseak ematen ditu Borjak. Zuhaitz jarriko du beroketa ariketak egiten eta bukatzeko ring baten barruan sartuko dira. Nola bukatuko ote du Zuhaitzek? Marisa korrikalaria da. 23 urte daramatza korrika. Euskal Herriko hainbat lasterketetan parte hartu du, eta horren seinale, gordeak dituen kamisetak. Baita beretzat berezia den kopa bat.
Historia hauek eta gehiago gaur izango dira ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.