Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00 horas

Urnietan izango da, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa

EITB Media

Bertan Milagros, Juanito, Pili, Pello, Iraitz, Juanatxo, Andoni eta Juanjo ezagutuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

0:36
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi

Igande honetako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan Urnieta herria (Gipuzkoa) bisitatuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik.

Bertan, Milagrosekin topo egingo du Pagadik, eta otoitz nola egiten duen erakutsiko dio. Ondoren, urtetan Urnietako taxilari izan den Juanito ere ezagutuko du. Anekdota mordoa ditu Juanitok, eta bat oso berezia: Urnietatik Moskura taxian joan zeneko abenturak. Urnietako "Cavarceno txikia" ere ikusiko du Pagadik, Pilirekin. Izan ere, animaliak dira Piliren afizioa, eta ahuntzak, poniak, ahateak, zisneak eta oilo klase berezi asko ditu. Nola ez, arrautzak ere bereziak dira Piliren etxean, eta horiek dastatu ere dastatuko ditu Pagadik. Azkenik, Pello topatuko du. Parrandazalea da bera, eta baditu hainbat anekdota ere, besteak beste sanjuanetako bat, kaleak garbitzen ari zirela txirrista moduan aldapan behera bere burua bota zuenekoa. Ausartuko al da Pagadi gauza bera egiten?

HERRI TXIKI INFERNU HANDI

Zuhaitzek, bestalde, Iraitz aurkituko du, kamioian doala. Urnietako pentsu biltegian lan egiten du Iraitzek, eta lanean jarriko du Zuhaitz. Juanatxo 90 urteko emakumea ezagutuko du ondoren. Sasoiko dago Juanatxo, eta elkarrekin solasean arituko dira. Jarraian, bidean doala, Andonirekin topo egingo du topo. Bertsoak ditu Andonik gustuko eta eguna bertso batekin borobilduko dute. Adarra mendira egunero joaten da Juanjo, eta izerdia botatzea gustatzen saio. Menditik jaitsi eta bere sauna partikularrera joaten da: kotxera. Sartu eta bertan egoten da leihorik ere ireki gabe, bero sentsazio hori gustatzen zaiolako. Aguantatuko al du Zuhaitzek bertan?

Historia hauek eta gehiago, igande honetako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.