Herri txiki, Infernu Handi
22:30ean
Ortuellako herritarrak izango dira gaurko protagonistak "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan
EITB Media
Enkarterri eskualdeko herri meatzaria ezagutuko dute oraingo honetan Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak.
Ortuellan (Bizkaian) izango dira gaur gauean Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga. Zortzigarren denboraldiko laugarren herria da Bizkaiko herri meatzaria, Enkarterri eskualdean dagoena.
Pagadik Euskal Herriko azken meatzarietako bat ezagutuko du, Pernan Morales, Gallartako meategian lan egiten duen ortuellarra. Saulo Nebreda alkateak herritarren inguruan hitz egingo dio eta duela 40 urte baino gehiago gertatutako istripu larria gogoratuko du. Iker Rodriguez luthierrarekin eta mendialdeko txabola batean orduak ematen dituen Adolforekin egongo da. Bizkaiko txuletarik onenak saltzen dituen harategian egiten du lan.
Zuhaitzek Mila Uriarterekin hasiko du bisita. Fruizen jaio zen arren, ia 50 urte daramatza Ortuellan bizitzen. Ortuellako futbol taldearen arropak garbitzen dituela kontatuko dio. Patri Fernandez akordeoi jotzailea eta Unai Algarabel pilotazalea ere ezagutuko ditu. Unaik pilota emankizunak egiteko duen trebetasunak harrituta utzi du Zuhaitz. Azkenik, Ana San Romanek Ortuellako jaien inguruan hitz egingo dio.
"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa asteazkenetan dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.