Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Karrantza, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitzek eta Pagadik Bizkaiko Karrantza udalerria bisitatuko dute eta bertako auzokideen istorio pertsonalak ezagutuko dituzte.

  • Mikel Pagadi igandeko saioaren protagonistetako batekin.

    Mikel Pagadi igandeko saioaren protagonistetako batekin. EITB Mediaren bideo bateko irudia

Gaur gaueko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Bizkaiko Karrantza udalerriko auzokideen istorioak ezagutuko dituzte gertutik.

Pagadik Karrantzan topatuko duen lehen herritarra Joseba Hedesa izango da. Artzain "lorezaina" da bera eta artilezko arropak egiten ditu. Pagadirekin batera, ardi esnea errapetik zuzenean edango du. Ondoren, El Suceso zezen-plazan boxeoan entrenatzen aurkituko du Pagadik Alen Trevilla karrantzarra. Andoni Sainzek Pagadiri bere 48 animalia-adarrak erakutsiko dizkio. Dei-adarrak dira, garai batean mendiz mendi komunikatzeko erabiltzen zirenak.

Sergio Fernandez izango da Zuhaitzek ezagutuko duen lehen karrantzarra eta Bizkaiko herririk zabalena denaren 49 auzoen izenak esango dizkio. Joseba Lupiolak txuleta bana gosaltzera gonbidatuko du Zuhaitz. Helen Groome etxeko leihoan dagoela topatuko du Zuhaitzek; Ingalaterrako Northampton hirian jaiotako emakumea, duela 30 urte iritsi zen Karrantzara. Pedro Larrinaga albaitaria izango da Zuhaitzek ezagutuko duen azken herritarra. Animaliak lokartzeko bere teknikak zein tresna propioak azaldu eta erakutsiko dizkio.

"Herri Txiki, Infernu Handi", gaur gauean 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.