Hitzetik hortzera
Hitzetik Hortzera
Badu Bada erakusketa, gaur, 'Hitzetik Hortzera'n
Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek gidatuko gaituzte erakusketan zehar. Joxean Muñozekin ere egongo gara.
-
Badu Bada erakusketa aste honetan, hitzetik Hortzeran
Aste honetan, Hitzetik Hortzeran, Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek bisita gidatua egingo digute Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketan zehar. Gainera, biharamunean Joxean Muñoz, erakusketaren komisarioarekin egongo gara. Ostiral iluntzean zein igande eguerdian egongo da ikusgai Hitzetik Hortzera.
Badu bada, euskara mundo eleanitzean erakusketa Donostiako San Telmo museoan dago ikusgai eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek gidatutako bisita egingo digute bertatik. Umoretsu, zorrotz eta elegante jardungo dira bertsolariak, eta saioko onaurkiak emango dituzte asteon ‘Hitzetik Hortzera’-n.
Biharamunean, Jon Artano aurkezlea Joxean Muñozekin egongo da erakusketaren nondik norakoez eta bertsolariek airean utzitakoez hizketan. Euskararekin duen harremanaz eta umetatik datorkion bertsozaletasunaz ere arituko zaigu Muñoz.
Hitzetik Hortzera ostiraletan 21:00etan eta igandeetan 15:00etan emititzen da ETB 1ean. Gainera, saio guztiak ikusgai daude eitb nahieran-en.