Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00ean

Arabako Bertsolari Txapelketaren Finalaz 'Hitzetik Hortzera'n

EITB

Horrez gain, Arabako Errioxako Txandrio bertso eskola ezagutuko du Jon Artanok, eta Arabako bertsolaritzaren garapenaz arituko da.

  • Argazkia: arababertsozale.org

Oihane Pereak hirugarrenez irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Gaztea da Arabako bertsolaritza, eta hazten ari da. Horren erakusgarri aste honetako "Hitzetik Hortzera". Gasteizko Principal antzokian jokatu den finaleko bertsoaldirik onenak emango dituzte. Kantuan izan dira Perearekin: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza.

Gasteizen baino lehenago Arabako Errioxan ibili da Jon Artano. Eskuernagan, Orlando Arreitunandiak egin dio harrera. Arreitunandia bertsolaria izateaz gain, enologoa ere bada Luis Cañas upategi entzutetsuan eta, jakina, bietatik jardun da Artanorekin; ardogintzaz eta bertsogintzaz. Horrez gain, Oiongo Txandrio bertso eskolako kideekin izan da aurkezlea. Eta handik iparraldera, Gorbeiarantz. Abornikanon egin du azken geldialdia Artanok Principal antzokira jo aurretik. Abel Enbeita zain aurkitu du Errota baserri atarian. Arabako bertsolaritzan ereite lanetan hasi zen Enbeita duela 30 urte eta berak jantzi dio txapela «neskatoa zenetik» ezagutzen duen Oihane Pereari. Aspaldiko garaiez eta gaur egungoez mintzatu da Enbeita. Duela hiru hamarkada gaurko egoera zein den esan izan baliote, ez zukeela sinetsiko esan dio Jon Artanori.

"Hitzetik Hortzera" gaur emitituko da 21:00etik aurrera ETB-1en.