Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Gaurko ale berezian

Andoni Egañaren txapelketako ibilbidea 'Hitzetik Hortzera'n

A.E.

EiTB

Jon Artanok elkarrizketa mamitsua egin dio txapelketako ibilbidea errepasatuz.

1985eko azaroaren 2an, Azkoitian, kantatu zuen lehen bertsoa txapelketa nagusian. 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon, azkena. Tartean zazpi txapelketa eta zazpi final; lau txapel eta dozenaka bertsoaldi antologiko. Aurten txapelketa urtea da eta finaleko eguna berezia izango da Andoni Egaña oholtzara kantura igoko ez delako, 1982koaz geroztik lehendabizikoz.

Jon Artanok elkarrizketa mamitsua egin dio txapelketako ibilbidea errepasatuz. Oroitzapenak, gogoetak, pasadizoak... denetik eman dizkio Zarauzko bertsolariak. 1986, 1989, 1993, 1997, 2001, 2005 eta 2009ko finaletan Andoni Egañak egindako lanik onenak aukeratu ditu lantaldeak: Anjel Mari Peñagarikanorekin egindako amonaren poltsa beroaren ofiziokoarekin hasi eta BECen behien aulkiak aipatzetik, behian aulkiak jartzera hartaraino.

'Hitzetik Hortzera' gaur 21:00etan eta igande bazkalostean ETB-1en dago ikusgai. eitb nahieran ere eskura dago.