Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Arabako finalera begira jarriko da gaur 'Hitzetik Hortzera'

A.E.|EiTB

Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre finalisten hitzak jasoko ditu saioak.

Arabako Bertsolari Txapelketako finalera begira jarriko da gaur 'Hitzetik Hortzera'. Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre ariko dira apirilaren 1ean Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalistekin egongo dira eta finalaurrekoetako bigarren itzuliko bertsoaldi onenak bilduko dituzte.

Finalisten hitzak

Sei finalisten hitzak jasoko dituzte igande honetako programan: txapelketan finalaurrekoen bi itzulietan izan dituzten sentsazioen eta finalera begira dauzkaten asmoen berri emango dute.

Finalaurrekoetako bigarren itzuliko bertso onenak

Dena den, bertsoek beteko dute programako zatirik zabalena igande honetan ere. Legutio, Laudio eta Aramaion jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldi onenak bilduko dituzte. Legution Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Peru Abarrategi, Iker Agirre, Felipe Zelaieta eta Jon Ruiz de Pinedo aritu ziren kantuan; Laudion Xabi Igoa, Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana, Ander Solozabal, Asier Rubio eta Jagoba Apaolaza, eta Aramaion Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita eta Izar Mendiguren. 18 bertsolariek kantatutako alerik onenak jasoko dituzte.

Hori dena eta askoz gehiago gaur izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en, 15:00etatik aurrera. Eta laster interneten ere aurkitu ahal izango da saioa EITB Nahieran-en.