Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Txapelketaz txapelketa, gaur, "Hitzetik Hortzera" saioan

EiTB

1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik hasi eta 2013kora arteko errepasoa egingo dute ordu betean.

  • 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko argazkia

    1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irudia. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Txapela Uztapidek jantzi bazuen ere, Xalbadorren jasotako txistualdiak egin zuen ezagun 1967ko txapelketa hura; handik abiatuko dute txapelketaz txapelketa "Hitzetik Hortzera" saioan egingo duten ibilbidea, gaur arratsaldean.

Donostiako Balda, Belodromoa eta Barakaldoko BEC zapaldu ditu txapelketak, eta Xabier Amurizak, Sebastian Lizasok, Jon Lopategik, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek jantzi dute txapela.

Ibilbide honetan, Mixel Itzaina, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga ariko dira txapelketek utzitakoa aletzen eta aztertzen.

2017ko Bertsolari Txapelketarako hilabete batzuk falta zirela osatu zuten "Hitzetik Hortzerako" programa hau; eta igandean berreskuratuko dute, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.