Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Bertsotan irakasten, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera"n

EITB Media

Bertsozale Elkarteak landu duen metodologia berria ezagutuko du Eider Perezek Mikel Artolaren eskutik.

  • Bertsolaritza ikasgelan lantzeko moduaz, Mikel Artola eta Eider Perez

    Bertsolaritza ikasgelan lantzeko moduaz, Mikel Artola eta Eider Perez

Etxeko gazteenei bertsolaritza irakasteko modurik eraginkorraren bila abiatuko da aste honetako "Hitzetik Hortzera". Bertsozale Elkarteko Mikel Artolak ikasgelan erabiltzeko metodologia berri bat probatu eta proposatu du bide horretan, eta berarekin elkartuko da Eider Perez. Hizketaldiaren osagarri, maiatzean ospatu zen Aiaraldeko Bertsolari Gaztetxoen Topaketetako irudiak berreskuratuko dituzte. 

Bestalde, Lizartzan eta Lezaman irailean egindako bertso saioetako bertsoaldien hautaketa eskainiko dute, eta Asier Arbelaitz gazte hendaiarraren bertsoaldi kuttuna ezagutuko dugu. 

"Hitzetik Hortzera" gaur gauean, 21:00etan, izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Ondoren, EITB Nahieran egongo da eskuragai.