Irrikitown
21:30ean
'Irrikitown' atal berriekin itzuliko da gaur ETB1era
A.H.
EITB
Ez da umorea faltako saioak aurkeztutako pertsonaia eta istorio berrietan.
Euskal Telebistak 'Irrikitown' saioaren atal berriak estreinatuko ditu gaur, eta astero, esketx eta istorio dibertigarriak eskainiko ditu. Pausokak eta ETBk ekoiztutako saioak Miramongo produkzio etxea eta kanpoko eszenatokiak erabili ditu umorez beteriko atalak grabatzeko. Denboraldi berri honetan, pertsonaia ezagunenak berreskuratu dituzten arren, asko dira igandetik aurrera ikusiko ditugun egoera eta protagonista berriak.
Besteak beste, Batzoki Txebere atal berria estreinatuko dute. Batzoki bateko nagusiarekin ezkondu den emakume latinoamerikar baten gorabeherak bilduko ditu.
Bestalde, aitonarekin Gipuzkoako baserri batean bizi den Saioa neskatila 'choni'aren xelebrekeriek ez dute etenik izango, Aitona eta Saioaren istorio berriei esker. Horrez gain, Jesus Mari, Giputxi inkonformista pertsonaia ezagunaren abenturak ere eskainiko dituzte.
Honakoak izango ditugu egun-eguneko umore eta egoerak bizi eta moldatuko dituzten aktoreak: Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Itziar Atienza, Asier Hormaza, Miriam Cabeza eta Pedro Otaegi.
'Irrikitown' gaur gauean emitituko da, 21:30etik aurrera, ETB1en.