Irrikitown
22:15ean
'Irrikitown', gaurtik aurrera ikusgai ETB1en
A.H.
EITB
Euskal Telebistak umorezko esketx eta pertsonaia berriak eskainiko ditu astero.
Euskal Telebistak 'Irrikitown' saioaren atal berriak estreinatuko ditu gaur gauean, eta esketx eta istorio dibertigarriak eskainiko ditu astero. Pausokak eta ETBk ekoitzitako saioak Miramongo produkzio zentroa eta kanpoko agertokiak erabili ditu umorez beteriko atalak grabatzeko. Denboraldi berri honetan, pertsonaia ezagunenak berreskuratu dituzten arren, asko dira aste honetatik aurrera ikusiko ditugun egoera eta protagonista berriak.
Lantaldean, Andoni Agirregomezkorta, Iker Galartza, Asier Hormaza, Miriam Cabeza eta Pedro Otaegi ohiko aktoreekin batera, Iñigo Aranburu, Aitziber Garmendia eta Yanick Vergara ikusiko ditugu atal hauetan.
Besteak beste, Batzoki Txebere atal berria estreinatuko dute. Batzoki bateko nagusiarekin ezkondu den emakume latinoamerikar baten gorabeherak bilduko ditu. Horrez gain, Koinatua pertsonaia berria izango dute, denok gure familian dugun koinatu astun, nekagarri eta sasijakintsua.
Saioa eta Aitona-ren gorabehera berriekin gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, astearteko atalak udako oporren inguruko hainbat esketx bilduko ditu.
'Irrikitown' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.