Itxi

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

22:30ean

"Jateko Modukoa" saioa, ostegunero, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Klaudio Landak aurkeztuta, sukaldaritzaren bidez jende berria ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Atal bakoitzean lau lagunek hartuko dute parte: gonbidatua eta sukaldean arituko diren hiru pertsona.

  • Klaudio Landa, lehen saioko hiru sukaldariekin

    Klaudio Landa, lehen saioko hiru sukaldariekin. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

 Klaudio Landak aurkeztuta, sukaldaritzaren bidez jende berria ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Hala, euskaldunok janariarekiko dugun pasioa oinarri hartuta, kozinatzea eta jende berria ezagutzea izango du helburu saio dinamiko honek. Giro ona sortzea da xedea, tonu dibertigarrian.

Guztira lau lagunek hartuko dute parte atal bakoitzean: gonbidatua eta sukaldean arituko diren hiru pertsona. Hiru sukaldari horiek gonbidatuarentzat kozinatuko dute, eta menu osoa dastatzeko aukera izango du azken horrek. Lehen bi platerak berak proposatutakoak izango dira, eta hiru sukaldariek, beraz, gonbidatuak aukeratutako bi plater horiek egin beharko dituzte, zailtasun batekin: ez dute errezetarik izango. Postrea, berriz, sukaldari bakoitzaren aukerakoa izango da. Ondoren, dastaketa itsu-itsuan izango da, plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta baloratu beharko du gonbidatuak, puntuak emateko.

Klaudio Landa

Klaudio Landa

Sukaldean ikusiko ditugu hiru sukaldariak, baina beste bi espazio garrantzitsu ere izango ditu saioak: Dasta-gela eta berriketa-gela. Hala, gonbidatua dasta-gelan dagoen bitartean, sukaldariek berriketa gelatik jarraituko dute prozesua, eta puntuaketak bertatik ikusi. Gainera, bigarren platera kozinatzen duten bitartean, gonbidatuak hiru sukaldariak banan-banan ezagutzeko tarte bat izango du, aurrez-aurreko hitzordu batekin. 

Sari bat ere badago: afari eder bat leku zoragarri batean. Gehien gustatu zaizkion jakien egilea hobeto ezagutzeko aukera izango du gonbidatuak, afari horretan. Orduan jakingo du saioaren hasieran begiz jo duen sukaldaria izan den edo ez jateko moduko plater gehien prestatu dizkiona.

Astez aste, partehartzaile ezberdinak izango dira saioan, eta aniztasuna izango da bereizgarrietako bat. Lehen atalean, adibidez, Edurne izan da lehen gonbidatua, eta Andoni, Ibai eta Borja, berriz, sukaldariak. Saioz saio, aldatzen joango dira protagonistak, eta baita horien ideia, asmo, joera eta helburuak ere.

Familia guztiarentzako saio entretenigarria da "Jateko Modukoa", Klaudio Landak aurkeztuta. Ostegunetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Jarraipen zabala sare sozialetan

Telebistako eta webguneko emisioarekin batera, presentzia zabala izango du programak sare sozialetan, Instagram, Twitter eta TikTok kontuen bidez. Hala, nola ez, Twitterren jarraipena egingo zaio programa emititzen den bitartean, eta Instagramen eta TikToken jarraipen aktiboa egin zaio programari, eduki gehigarriak eskainiz.

"Jateko Modukoa" saioaren webgunea

Sareetan:
Instagram: jatekomodukoa_etb 
Twitter: JatekoModukoa
TikTok: @jatekomodukoaetb
Atal guztiekin playlist berezia EITBren YouTube kanalean: youtube.com/EitbEus