Karabana
21:00etan
Bea Sever Bilboko Aste Nagusiko pregoilariarekin, gaurko 'Karabana'n
EITB
Koikili Lertxundi eta Gorka Iraizoz futbolariak eta Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak arituko dira sukaldean.
-
Bea Sever, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria. Argazkia: Chrysallis EH
Gaur iluntzeko 'Karabana' saioa Bilbon izango da berriz ere, eta gonbidatuen artean, Bea Sever Bilboko Aste Nagusiko pregoilariarekin izango dira Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez.
Horrez gain, Jurgi Arejita Ondori Botxo jatetxeko sukaldaria, Charamel gozotegiko Nagore Ramos, Xabi Ortueta harakina eta Elene Carreto eta Beñat Urrutia dantzariak izango dituzte saioan gonbidatu.
Bestalde, Gorka Iraizoz eta Koikili Lertxundi futbolariak eta Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak sukaldean arituko dira.
'Karabana' 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.