Itxi

Kontrako Eztarria

'Bideokipla' lehiaketa

Azken eguna 'Kontrako Eztarria' saioko bideoklipei botoa emateko!

A.A.

EiTB

Getxo, Mallabia, Oiartzun eta Zumarraga-Urretxuko bideo bana iritsi dira finalera. Gaurko programa amaitu arte dago botoa emateko aukera, eta boto gehien eskuratzen dituenak 1.000 euro irabaziko ditu.

Zabalik dago 'Kontrako Eztarria' saioko 'Bideokipla' lehiaketan jasotako bideoei botoa emateko epea. Gaur programa amaitu arte eman ahal izango da botoa, eta boto gehien jasotzen dituen taldeak 1.000 euro irabaziko ditu. Getxo, Mallabia, Urretxu-Zumarraga eta Oiartzungo bideo bana iritsi dira bozketa fasera.

'Bideokipla' lehiaketan jasotako bideo guztien artean, lau onenak aukeratu ditu 'Kontrako Eztarria' saioak. Bi, Alopecia en la lengua (Urretxu-Zumarraga) eta Erromoko euskaltegia (Getxo), otsailean jasotakoak dira, eta beste bi, The Pistatxos taldea (Oiartzun) eta Mallacyrus taldea (Mallabia), martxoan jasotakoak. Lau horietako bat bozkatu beharko da eitb.com-en, 'Kontrako Eztarria' saioaren orrian.

Botoa emateko epea gaur amaituko da, programa amaitzen denean. Biharko saioan jakingo dugu irabazleak zeintzuk diren, eta saioan bertan izango ditugu gonbidatu. Segurtasun kontuak tarteko, bakoitzak boto bat eman ahal izango du egunean, eta, botoa markagailura igotzeko, helbide elektronikora iritsiko den mezuari erantzun beharko zaio.

Lehiaketa honetan 2 sari egongo dira. Lehena, 1.000 eurokoa, boto gehien jasotzen duen bideoarentzat izango da. Beste irabazlea, berriz, Xabier Euzkitze, Jon Plazaola, Anjel Alkain, Iker Galartza eta taldeko gainerako kideen artean aukeratuko dute. Horiei gehien gustatzen zaien bideoaren egileek 500 euro eramango dituzte etxera.

Zorte on denoi!