Kontuz Atsuak!
21:30ean
'Kontuz, Atsuak!'eko protagonistak Astunera joango dira eskiatzera
A.H.
EITB
Autokarabana bat alokatuko dute, eta Pello Zabalarengana joko dute, eskiatzera joan aurreko aholkuen bila.
Gaurko "Kontuz, Atsuak!" saioan, Maikrux eta Marikarmenek euskaldunek maiz egin ohi duten plana prestatuko dute: eskiatzera abiatuko dira Astunera. Baina horretarako, aurrena bi gauza prestatu beharko dituzte. Lehenik eta behin, Zubeldia Rent-era joango dira, eta bertan Constantino Zubeldiarekin izango dira, autokarabana bat alokatzeko. Gero, eskiatzeko arropa eta jantzi egokien bila ere joango dira Forumera, eta bertan Esti Garai majo endredatuko dute.
Pello Zabalarekin ere izango dira, noski. Ideiak biltzeko gure Pelloren aholkularitza ezinbestekoa baitute atsuek. Eta karabana hartuta Astunera abiatuko dira. Bertan, dendariak, eski-alokatzaileak eta eski monitorea, denak majo aztoratuko dituzte. Baina, osorik itzuliko al zaizkigu Maikrux eta Marikarmen?
"Kontuz, Atsuak!" gaur gauean emitituko da 21:30etik aurrera ETB-1en.