cerrar buscador

Euskararekin jolas egiteko saioa | EITB Mihiluze

Mihiluze

Zer da 'Mihiluze'?

Kike Amonarriz ta Ilaski Serranok aurkezten dute saio arrakastatsua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Mihiluze" euskararen inguruko lehiaketa batda, erritmo bizia, umorea, ezagupenak eta zortea nahasten dituena. Aurtengoa,8. denboraldia du eta guztiz eraberrituta dator. Bai formaz eta baita edukizere.  

Mihiluze "berritu" hau fasekajokatzen da eta garrantzitsuena hurrengo fasera sailkatzeko puntuak metatzeada. Lehen fasea "Bost on" probarekin hasiko dugu: zortzi aukeren artean bost onaukeratu behar dira. Ondoren, "Pareak Bai" dugu. Bi zutabe ezberdinetan daudenhitzak egoki parekatu behar dituzte lehiakideek. Atsedenik hartzeko denborarikgabe Mihiluzeko probarik bihurriena dator: "Ginkana".  Bertan 90 segundotan 2 marrazki, 2imihintzioka eta letra euri bat egin beharko dituzte lehiakideek, puntuzaparrada lortu nahi badute behintzat.

Honen ostean, puntu gehienduen bikotea hurrengo fasera sailkatuko da eta beste biak "Tribuaren berbak"proban neurtuko dira. Amaitzean, puntu gutxien dituenak Mihiluze utzi egingo du.

Irriari eta umoreari ere tartebat zabaltzen diogu "Zazpikiak" tartean. Bertan itzulpen okerrak, hitz jolasakedo hizkuntzaren inguruko bitxikeriak biltzen eta erakusten jarraituko dugu.

Bigarren fasean, markagailuakberriz ere zeroan jarri eta "Esamesak" probarekin hasiko gara. Aurtengoberrikuntza da, esames moduko arrastoetan, bokalak desagertzeaz gain, guatsapetangertatu ohi den bezala gaizki idatzitako hitzak ere agertuko direla. Jarraian"Egiaren edo Irudiaren bilari" ekingo diogu. Hiru aukeren artean egiazkoa zeinden asmatu behar da. Erantzun egokia ahalik eta azkarren ematea puntuatuko da etaerreboterako aukera ere badago. Bi proba hauen ondoren, puntu gehien bildu duenbikoteak finala jokatuko du. 

"Zer da zer?" proba, 7kontzeptu 3 eremutan kokatzean datza. Aurreko urteetan ez bezala, puntuak ezdira euro bihurtuko eta erantzun egoki bakoitzeko 100 euro irabaziko dituzte, denakasmatuta Mihiluzeko zakua poltsikoratuko dutelarik.

Mihiluzera etortzen diren guztiak "MihiluzeenTribuko" kide bihurtzen dira.  Zeintzukdira ordea "Mihiluzeen Tribua" osatzen dutenak? Bada, hizkuntzarekin gozatzenduten pertsona umoretsuak, euskara maite duten mundu guztiko herritarrak edohizkuntz jolasak eta jokoak maite dituztenak. Dagoeneko 1000 programatik goraegin ditugu eta bi mila mihiluze baino gehiago izan ditugu jolasean!!! Zerenzain zaude?