Itxi

Nago

22:55ean

'Nago' asteburuko itsas denboralearen protagonistekin izango da gaur

A.A.

EiTB

Euskal kostaldeko hainbat herritan izango da Nagore Aranburu, kaltetuekin hitz egiten.

  • Nagore Aranburu, 'Nago' saioaren aurkezlea

    Nagore Aranburu, 'Nago' saioaren aurkezlea

Asteburuan itsasoak eragindako txikizioak hedabide guztietan atera dira. Aspaldian euskal kostaldeak jasan duen kalterik handienetakoa izan da. Irudiak ikusgarriak dira... Baina nola geratu dira kaltetuak? Zenbat emango dute itsasoak eramandako guztia konpontzen? 'Nago' euskal kostaldeko hainbat herritatik ibiliko da, bertan lehen pertsonan txikizioa jasan dutenekin hitz egiteko, eta kalteak tokian-tokian ikusteko.

'Nago' gaur gauean izango da ikusgai, 22:55ean, ETB1en.