Itxi

Natura Bizia

Natura Bizia

Natura Bizia

22:30

Euskal Herriko itsasertza, gaur gauean "Natura Bizia" saioan

EITB Media

'Itsasertza: bi munduren arteko muga' izenburua du dokumental sailaren 3.atalak, Alberto Iñurrategik aurkeztuta.

0:36
Alberto Iñurrategi Zumaiako flysch-ean

Kantabriako mugatik Lapurdira, Euskal Herriko paraje ikusgarri eta ezagunetara egingo du bidaia gaur gaueko "Natura Bizia" dokumentala sailak, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Alberto Iñurrategik aurkeztuta, Itsasertza: bi munduren arteko muga izenburua du hirugarren atalak, eta Euskal Herriko itsasertza lurralde harrigarria dela erakutsiko digute: itsasoaren eta lurraren arteko lehia bortitzaren ondorio, eta bi munduren arteko mugan bizi diren izakien habitat-a ere bada.

Horiek guztiak gertutik ezagutzeko hainbat tokitara egingo dute bisita, tartean Urdaibai Bird Center eta Urdaibai Ekoetxea, Jaitzubiako padurak, Zarauzko Inurritxako biotopoa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea.

Bidaia horretan, Alberto Iñurrategik hainbat adituren laguntza izango du, besteak beste Manu Monge geologoa, Jose Mari Unamuno Urdaibai Bird Centerreko zuzendaria, Erlantz Kortabitarte eta Ainhoa Diez de Salazar Ekoetxea ingurumen-hezkuntzako zentroen sareko hezitzaileak Urdaibain, Estela Beteta IHOBEko ordezkaria, Jon Zulaika Gipuzkoako Foru Aldundiko biologoa, eta Asier Hilario geologoa eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoa.

"Natura Bizia" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.