Itxi

Natura Bizia

Natura Bizia

Natura Bizia

22:30ean

Bardeako parke naturala, gaur gauean, "Natura Bizia" saioan

EITB Media

'Bardeak eta estepa: edertasun idorra' atalean biologoen, paleontologoen eta naturalisten eskutik inguru hauetako bitxikeriak ezagutuko ditugu.

0:32
Errege Bardea

Bardeako parke naturala izango da gaurko protagonista "Natura bizia" saioan. Alberto Iñurrategik Nafarroako ingurune txundigarri hau erakutsiko du hainbat adituren eskutik 22:30etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Munduko lurrazalaren laurden bat basamortuek hartzen dute. Eremu lehorrak dira planetako ekosistemarik hedatuenetako bat. Lurralde antzuak dirudite, ihar eta ezatseginak, baina ezinbestekoak dira karbonoaren orekari eusteko. Izan ere, ozeano eta basoekin batera, atmosferan pilatutako karbono dioxidoaren zati handi bat xurgatzen dute basamortuek. Eguratsean metatutako C02 horrek eragiten du, hain zuzen, berotegi efektua.

Gutxi dira Bardea bezain besteko zirrara eragiten duten inguruneak; ematen du bat-batean, beste garai edo planeta batera jauzi egin dugula. 45 kilometro hartzen ditu iparraldetik hegoaldera; ekialdetik mendebalderaino, aldiz, 24 km.

Ingurune huts eta idor hauetan eskasak dira prezipitazioak. Hemen, negua hotza da, eta udako beroa, ostera, sargori eta astuna. Nekez erortzen da ur tantarik urte osoan. Ondorioa, sakan, lautada eta mendixkaz jositako paisaia martetarra da.

Eremu hau, ximel eta sikua da itxuran, baina, sinesgaitza badirudi ere, hezeguneak, lur landuak eta pinudi zabal bat ere badaude mundu natural oparoaren babesleku honetan.

"Natura Bizia" astearteetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.