Itxi

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Gastronomia lehiaketak

Santurtziko Karmengo jaietan lehiatuko da 'Nor Bere Saltsan'

A.H.| EITB

Gaur gaueko saioan, jai giro ederrean murgilduta, Santurtziko gastronomia lehiaketan parte hartuko du Kari, Gurru, Ipar eta Anderrek osatutako taldeak.

0:21

Kari, Gurru, Ipar eta Ander laukote koadrila sukaldeko tresna guztiak furgonetan sartu eta Nerbioi ibaiko ezkerraldera joango dira gaur gaueko atalean 'Nor Bere Saltsan' saioan. Bizkaiko zubitik igaro ondoren, Santurtziko Karmengo jaietara abiatuko dira hango gastronomia lehiaketan parte hartzera.

Giro ederra, haserrealdiren bat edo beste, eta sukaldaritza izango dira saioaren ardatza. Txapela irabaziko dute?

'Nor Bere Saltsan' asteazkero ematen da 22:10etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.