Nor Bere Saltsan
22:15ean
Bakioko marmitako txapelketa, gaur, 'Nor Bere Saltsan' saioan
A.H. | EITB
Ander, Gurru, Ipar eta Karik saioaren azken abentura gastronomikoa biziko dute.
'Nor Bere Saltsan' saioaren udako abenturak bere azken atala eskainiko du gaur gauean, Bakion. Ander, Gurru, Ipar eta Karik txapelketa gastronomiko bat irabazteko azken aukera daukate, eta, gainera, prestatu behar duten errezeta ez da berria izango beraientzat: marmitakoa.
Santurtziko jaietan egon zirenean prestatu zuten marmitakoa, baina ez zitzaien oso ondo atera, eta haserreak sortu ziren euren artean.
Oraingoan, Bakioko txapelketan arituko dira. Berriro ibiliko dira kostaldean eta berriro lapikoratuko dituzte patatak eta hegaluzea. Atal honetan, baina, oso bestelako errezeta prestatuko dute. Izan ere, Karik ez ditu osagai batzuk ikusi ere egin nahi, eta berak hartuko du marmitakoaren ardura.
'Nor Bere Saltsan' azken atala, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en.
/p>