Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:30ean

Izaroren melodiak Donostiatik, gaur gauean, "Lau Hiriburu, Lau Kontzertu" tartean

EITB MEDIA

Aurretik, 21:30ean, Donostiako Trinitate plazan eskainitako 44. Txistulari Kontzertu Nagusia izango da ikusgai.

  • Izaroren kontzertua Donostian. Argazkia: EITB Media

    Izaroren kontzertua Donostian. Argazkia: EITB Media

Hego Euskal Herriko lau hiriburuak musikaz beteko ditu uda honetan EITB Mediak "Lau Hiriburu, Lau Kontzertu" egitasmoarekin. Gaur, abuztuak 21, Izaro abeslariak Donostiako San Bartolomeko behatokian eskainitako kontzertua izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Ilaski Serranok aurkeztuko du kantaldia 22:30ak aldera, eta kantu eta kantu artean Izarorekin solastatzeko parada ere izango du. 

Honako honetan, Izarok Garazi Esnaola, Iker Lauroba, Julen Barandiaran eta Hilario Rodeiro musikariak izango ditu lagun oholtza gainean. Errepertorioa Izaroren abesti ezagunek osatzen dute, tartean, "Paris", "Hainbeste", "Errefuxiatuena" edota "Eskaleok".

Izaro eta Ilaski Serrano

Izaro eta Ilaski Serrano

44.Txistulari Kontzertu Nagusia

Aurretik, 2021eko abuztuaren 8an Donostiako Trinitate plazan grabatutako 44. Txistulari Kontzertu Nagusia emitituko da, ETB1ean eta eitb.eus-en. 21:30etik aurrera, Jose Inazio Ansorenak zuzenduta, kanta herrikoiak eta gaur egungoak izango dira entzungai.   

Oholtzan gainean gonbidatu ugari hartuko dituzte, besteak beste, Nøgen taldeko kideak eta Maddalen Arzallus eta Odei Barroso  bertsolari eta kantariak. Leire Retegi eta Aritz Labrador txistulari bakarlariek ere hainbat pieza eskainiko dituzte. Eszenatoki gainean, txistulari bandari lagunduz, Haatik Dantza Konpainia eta Arineketan taldea ikusiko ditugu baita ere.