Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

Kantaldia

'Bilintxen menda' ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Bere bizitzara eta obrara gerturatuko dira puntako lau bertsolari, arzallustarrak eta agirretarrak, Donostiako Antzoki Zaharrean egindako omenaldian.

0:33
Unai Agirre, Maddalen Arzallus, Eñaut Agirre eta Amets Arzallus

Gaur gauean, Ilaski Serranok Bilintxen menda kantaldia aurkeztuko du, 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Indalecio Bizkarrondo Bilintx bertsolari eta poeta erromantiko ezaguna Donostian jaio, bizi eta hil zen. Bilintxen jaiotzaren 190. urteurrena bete da eta bere bizitza eta pentsamendua oinarritzat hartuta, ikuskizun berezia eskainiko dute Maddalen Arzallus, Amets Arzallus, Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariek. Oholtza gainean, Joxan Goikoetxea eta Imanol Kamio musikarien laguntza izango dute.

Bertsolari klasikoa da Bilintx; maitasunaren eta maiteminaren inguruko bertso ezagunen sortzailea. Kantaldian bere olerki ezagunenak eskainiko dituzte, tartean, "Behin batean Loiolan", "Loriak udan", "Pozez ta bildurrak", "Aspaldiyan Joxepa", "Agur adixkidia" edota "Zaldi zuriarenak".

"Oholtzan: Bilintxen menda" kontzertua gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.