Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

"Tolosa Oholtzan" ikuskizun herrikoia, gaur gauean, ETB1en

EITB Media

Julen Telleriak aurkeztuta, eta In Esenzia orkestraren musikak lagunduta, hainbat artista tolosar igoko dira eszenategira Tolosako zezen plazan.

0:29
'Tolosa Oholtzan'

"Tolosa Oholtzan" ikuskizun herrikoia izango da ikusgai gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en. Julen Telleriak aurkeztuko du emanaldia 22:00etan hasita.

Oholtzan gainean, arituko dira, Maite Crespillo soprano lirikoa, Hodeiertz abesbatza, Tolosako dultzaineroak, Eduardo Mokoroa Musika Eskolako haurrak, Maddi Mokoroa flauta-jotzailea eta Koldo Tarragona akordeoilaria. Gainera, Kalean txarangak hainbat pieza eskainiko ditu. Hau guztia, In Esenzia orkestraren musikarekin eta Udaberri dantza taldearen dantzekin girotua.

"Tolosa Oholtzan", gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan.