Itxi

Piztu Telebista

Piztu Telebista

Piztu Telebista

22:30ean

"Piztu Telebista" orain asteazkenero, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Astero, Euskal Herriko zortzi familietako etxeetako egongeletan sartuko da programa, eta telebistaren aurrean izango dituzten jarrera eta iritzi eta komentario dibertigarrienekin gozatzeko aukera izango dugu.

  • Ander Dorronsoro eta Ander Maldabi, albizturtarrak

    Ander Dorronsoro eta Ander Maldabi, albizturtarrak. Argazkia: EITB Media

Zer gertatzen da telebistak zu ikusten zaituenean? "Piztu Telebista" saioak telebistaren aurrean gaudenean saio ezberdinak nola ikusten ditugun erakutsiko digu asteazkenero, 22:30ean, ETB1en eta eitb-eus-en. Igandeetan errepikatuko da, 21:30ean, eta EITB Nahieranen ere izango da ikusgai.

Astero, Euskal Herriko zortzi familietako etxeetako egongeletan sartuko da programa, eta telebista nola ikusten duten erakutsiko digu. Bakoitzari saio berdinak emango zaizkio ikustera, eta bakoitzak programa horien aurrean esaten dituenak jasoko dituzte: komentarioak, erreakzioak, eztabaidak... Albiste, erreportaje, lehiaketa, dokumental, kirol saio, telesail, reality edo telebista magazinak jarriko dizkiete, denei eduki bera saio bakoitzean. Beraz, Euskal Herriko familia ezberdinek telebista ikusteko zein ohitura dituzten agerian utziko du programak, eta familia arteko harremanak nolakoak diren ere erakutsiko digu, atalez atal pertsona horiek hurbilago ezagutzeko aukera emango baitigu. Egongelan gertatzen den guztia modu espontaneoan jasoko da, freskotasunez eta naturaltasunez; izan ere, kamara bat bakarrik izango dute han, eta grabaketan gertatzen den hori ikusiko da programan, tonu umoretsuan.

Erresuma Batuko Channel 4 katean 2013az geroztik emititzen den "Googlebox" nazioarteko saio arrakastatsuan oinarrituta dago eta mundu osoko telebista askotan egin dira horren moldaketak. Orain, gurera ere iritsi da formatu berritzaile hau, euskaraz.