Itxi

sautrela

Hasier Etxeberriak aurkeztuta

Fermin Etxegoieni elkarrizketa, gaurko 'Sautrela' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Gabriel Arestiri buruzko erreportajearen bigarren zatia ziango dugu ikusgai, 15:00etan, ETb1en

  • Fermin Etxegoien. Argazkia: EITB

    Fermin Etxegoien. Argazkia: EITB

Aurreko asteko Gabriel Arestiri buruzko erreportajearen segida eskainiko du gaur 'Sautrela' saioak, eta, gainera, Fermin Etxegoien idazle eta esataria elkarrizketatuko du Hasier Etxeberriak. 15:00etan, ETB1en.

Hasteko, Juan San Martin, Xabiar Kintana eta Anjel Zelaieta, besteak beste, Gabriel Arestiz mintzatuko dira, Oskorriren musika bidaide izanik. Horrekin amaituko da Miel Angel Elustondok eta Kirmen Uribek egindako lan ederra.

Ondoren, Fermin Etxegoien elkarrizketatuko dute Zinegotzia nobela berriaren karietara. Etxegoien ezaguna zen batez ere irratian egindako musika programa eta prentsa idatzian argitaratutako artikuluengatik, eta Autokarabana nobelarekin Euskadi Saria lortu zuen 2010ean. Horren ondokoa da Zinegotzia, udaberrian Erein argitaletxeak plazaratu zuen Etxegoienen bigarren nobela.

Horrez gain, Beñat Sarasolak Joxe Austin Arrietaren lehenengo nobela berrikusiko du: Abuztuaren 15eko bazkalondoa (1979).

'Sautrela' gaur  izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.