Itxi

sautrela

Gaur

Karlos Gorrindo idazleari elkarrizketa, 15:00etan, 'Sautrela'n

A.E.

EiTB

Erreportajean, berriki zendutako Henning Mankell idazleari buruz jardungo dute.

Karlos Gorrindo idazlea izango dute aste honetako 'Sautrela'n. Idazle gernikarraren azken lanak Ezpainak arrainak bezala (Erein) du izena, eta bizitzako helduleku guztiak erortzen hasi zaizkion gizon baten bizipenak batzen ditu. Zinez kutsu iluna duen kontakizuna da Gorrindoren lan berria.

Erreportajean, berriki zendutako Henning Mankell idazleari buruz jardungo dute. Nobela beltzaren bitartez, Suedia eta Ipar Europako gizarte ustez idilikoa auzitan jarri zuen behin eta berriz Mankellek. 'Sautrela' saioan bertan ere izan zen 2005ean. Oraingoan, Jon Alonso eta Alberto Ladron idazleek Mankell eta Kurt Wallander inspektorearen figurak gerturatuko dituzte.

Azkenik, Beñat Sarasolak Iñigo Aranbarriren Harrien lauhazka poesia liburua ekarriko du. 1998an argitaratu zuen liburua Susa etxearekin, eta idazle azkoitiarraren hirugarren poema liburua izan zen

Hau guztia, ohiko legez, gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

urrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista