Itxi

sautrela

15:00ean

Harkaitz Canok 'Beti oporretan' liburua aurkeztuko du 'Sautrela'n

EITB

Erreportajean, bertsopaper eta ahozko literaturan ezagutzera eman diren gaizkileak hizpide hartuko dituzte.

3:10

Harkaitz Cano izango da gonbidatu gaur 'Sautrela' saioan. Beti oporretan liburua kaleratu berri du Susa argitaletxearekin, hamalau ipuinez osatutako lana. Kontakizunek zoriontasuna eta honen iragankortasuna dute ardatz. Besteak beste, nerabezaroko gaiak, txirrindularitza giroko gertaerak, safari bat edo presondegira egindako bisita biltzen ditu Canok estilo anitzeko ipuinetan zehar.

Erreportajean, gure bertsopaper eta ahozko literaturan ezagutzera emandako gaizkileak izango dituzte aipagai. Badira mordoxka bat:  Goizuetako Trabuko, Aiako Jose Frantzisko Tejeria, Estudiante bizkaitarra etab. Horretarako, berebiziko arreta jarriko diote Zarauzko Arrieta aita-semeak Hamalau heriotzena bertsopaperaren gainean egindako ikerketari. Duela bi urte hasi zuten aita-semeek jatorrizko bertsopapera lortzeko bilaketa, eta ordutik hona ikertutakoak eta hemendik aurrera argitu beharrekoak zeintzuk diren kontatuko dituzte larunbateko saioan.

Azkenik, Jon Miranderen lana gogoratuko du Beñat Sarasolak: Gauaz parke batean ipuin bilduma, hain zuzen ere. 1984an argitaratu zuen lana Elkar etxeak.

'Sautrela' gaur -larunbata- izango dugu ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista