sautrela
Literatura
Patziku Perurenari elkarrizketa, 15:00etan, 'Sautrela' saioan
A.H. | EITB
Perurenak bere azkeneko lana aurkeztuko du, Hilen xarma, eta erreportajean euskal literaturaren auto-zentsuraz arituko dira.
Gaur irekiko du 'Sautrela'k aurtengo leiho literarioa. Patziku Perurena etorriko da besapean bere azken lana dakarrela: Hilen xarma, Leitza eta inguruetan azken hiru mendeetan izandako heriotza bortitzen bilduma. Ikerketa etnografiko baten parekoa da Perurenaren azken lana. Historia, memoria eta ondarea bildumatu ditu udal, epaitegi eta elizetako artxiboak arakatuta.
Erreportajean auto-zentsura izango dute aipagai. Hausnarketa bat egingo dute euskal letretan auto-zentsurak duen tamainaz eta formaz. Zein gai baztertu diren aipatu, eta horrek euskal gizartea aurrerakoia edo atzerakoia dela erakusten ote duen egingo dute gogoeta. Berriki ospatutako Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka baliatu zuten idazleak hausnarrean jartzeko.
Juan Luis Zabalak Pako Aristiren Urregilearen orduak liburua ekarriko du. Hainbat istoriok harilkatutako liburua da Aristirena, herriaren eta hiriaren arteko harremanez jarduten duena, hainbat istorio bi tabernatan harilkatzen dituena. Erein etxeak argitaratu zuen Urregilearen orduak 1998an.
Hau guztia, ohiko legez, gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.
1en.