Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Medikuntza eta osasunaren inguruan arituko da 'Teknopolis' asteburuan

A.A.

EiTB

EHUko medikuntza-museoa ezagutuko dute, birikez kanpoko tuberkulosiari buruz arituko dira eta buruko gaixotasunez ere mintzatuko dira.

  • Oihana Jauregi. Argazkia: EITB

    Oihana Jauregi. Argazkia: EITB

Medikuntza eta osasunaren arteko programa prestatu du 'Teknopolis'ek aste honetarako. EHUko medikuntza-museora bisita eginez hasiko dute saio tematikoa. XIX eta XX. mendeko medikuntza du ardatz eta munduko medikuntza-museo onenen sailkapenean 21. postuan dago.

Birikez kanpoko tuberkulosiari buruzko bideo bat emango dute jarraian. Tuberkulosia ondo ezagutzen den gaixotasuna da, baina birikez kanpo gertatzen denean, arazo larri bihurtzen da, diagnosia egitea oso zaila delako.

Blogarien tartean, EHUko genetika-taldearen bloga erakutsiko dute, eta asteko berrietan, berriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giara taldearen berri emango dute. Talde horrek sari bat jaso du Milanen, eurek sortutako software baten bidez irudi medikoetan tumoreak errazago eta zehatzago detektatzea posible egiten duelako.

15 urte tartean buruko gaixotasunei erreparatuko diete, denbora horretan izan duten eboluzioa nolabait azalduz. Azkenik, urriko argazki-lehiaketaren irabazlea jakinaraziko dute eta hurrengo gaia proposatuko dute.

Oihana Jauregik gidatzen duen saioa larunbat goizean dago ikusgai ETB1en eta igande goizean ETB2n.