Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Lagundutako ugalketa tekniken garapenaz, aste honetako 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Horrez gain, Zamudioko Biofungitek enpresaren lana aztertuko dute.

Aste honetako 'Teknopolis' saioak Bizia laborategian sortzen denean monografiko sarituaren laburpena eskainiko du. Azkeneko hamabost urteetan lagundutako ugalketa tekniken garapena aztertzen du erreportajeak.

Horrez gain, Zamudioko Bifuntek enpresaren lana ezagutuko du saioak, landareei erasotzen dieten onddoei aurre egiteko produktuak ekoizten dituzte, produktu naturaletan oinarritua.

Gertutik atalean, Idoia Goikoetxea giza eboluzioaren ikertzailea izango dute. Atapuercan, ume neandertalean hazkuntzaz arituko da bereziki.

CIC nanoGUNEren bosgarren urteurrena izango da datorren astean. Ospakizun-ekitaldien artean, besteak beste, bisitaldi gidatuak antolatu dituzte. 'Teknopolis' aurreratu egingo da, eta nanoGUNE telebistaz bisitatzeko aukera emango die ikus-entzuleei.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da, 13:30etik aurrera, ETB1en eta igandean, 09:30ean, ETB2n.