Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Gidaririk ganeko ibiligailuez, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H.
EITB
Horrez gain, Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea elkarrizketatuko dute.
Gidaririk gabeko ibilgailuei buruzko erreportajea eskainiko du 'Teknopolis'ek aste honetan. Googlek badu berea, baina Euskadin ere teknologia horren inguruan gauzak mugitzen ari dira. Saioko lan-talde batek MUko Telekomunikazio Departamentura jo du teknologia horren oinarriak ezagutu nahian.
Horrez gain, Ulma packaging enpresaren berrikuntza bati buruzko erreportajea eskainiko du aste honetako saioak: oilaskoak ontziratzeko-enbasatzeko modu berria ezagutuko dute. Oilaskoak gordinik sartzen dira pakete batean, eta gero pakete hori zuzenean sartzen da labean, sukaldatzeko. Paketatze berezi eta berri hori egiteko, makina berria ere garatu dute.
'Teknopolis'ek, gainera, Mongragon Unibertsitateko errektorearekin, Josu Zabalarekin, elkarrizketa eskainiko du.
'Teknopolis' gaur eskainiko da 13:30etik aurrera ETB1en, eta igandean, 09:30ean, ETB2n.